UX aholkularitza ekintzailetza-programa publikorako
Iharduera arloak
Proiektu honen helburua BFAk bultzatutako ekintzailetza-programa publiko berri baten zerbitzu-eredua behar bezala definitzea zen, ondoren modu egokian abian jartzeko.
Jarduera-esparru horren barruan, Brand Creatiers-etik hainbat aurkikuntza- eta definizio-fase egitea planteatu genuen, kalitatezko informazioa lortzeko eta inplikatutako eragileen artean proiektuaren ikuspegi sendo eta partekatua sortzeko.
Proiektua diseinu inklusibo eta sozialaren ikuspegitik gauzatu zen, Brand Creatiers-en ad hoc diseinatutako Design Thinking metodologien bidez.
Besteak beste, prozesu hauei ekin zitzaien: Pertsona Teknika, erabiltzaileen arketipoak definitzeko / Elkarrizketa pertsonalak / Benchmarking Analisia / Experience Maps. Diagrama sekuentzial gisa, zerbitzuaren eta erabiltzailearen arteko etapa eta kontaktu-puntuen esperientzia mapatzen du / Balio-proposamena, zerbitzuak erabiltzaileen behar, itxaropen eta beldurrei nola aurre egiten dien definitzeko.
IKERKETA ETA BENCHMARKING PROZESUA