Kulturaren Euskal Behatokia
Iharduera arloak
Kulturaren Euskal Behatokia erakunde publikoa da, eta bere eginkizun nagusia kulturaren arloan informazio zorrotza eta kalitatezkoa sortzea da, garapen ekonomiko eta sozialerako funtsezko sektorea.
Bere hedapen-estrategiaren barruan, web-ataria funtsezko pieza gisa jarduten ari da martxan jarri zenetik, sortutako argitalpenak eta estatistika-lanak kontsultatzeko gordailu zabal gisa funtzionatzen baitu.
Behatokiak berak, kontsulta eta informazio-bolumen zabalerako sarbidea errazteko eta erakundearen beraren funtzioa hobeto komunikatzeko, web gunea sakon berritzeko beharra hauteman du.
Behar horretan oinarrituta, Brand Creatiersen hainbat prozesu egin ditugu proiektuaren diziplina anitzeko ikuspegi integraletik web-ataria birdiseinatzeko; informazio-arkitektura inbentariatu eta berrantolatu, UX mailan optimizatzeko, ikusizko eta kontzeptuzko identitatea eboluzionatu, erabiltzailearen interfaze berria diseinatu eta front-end garapena gauzatzeko, eduki-kudeatzailearen aukerak kontuan hartuta.