Eduki nagusira joan

Disziplina anitzeko branding industriala

Iharduera arloak

  • Digitala
  • Branding-a eta Identitatea
  • Edukiak sortzea

TECCAM, DNA berritzailea duen enpresa bat da. Poliestireno ereduak fabrikatzen espezializatuta dago sektore industrialentzat. Volkswagen, Audi edo Gestamp bezeroen artean daude. Plan estrategikoaren barruan, TECCAMek funtsezkotzat jotzen du marka-identitatea garatzea, lehiakortasun abantailak eta balio-apustuak egoki jakinarazten dituena. Branding-proiektu horren irismenak analisi-faseetatik edo research-faseetatik azken betearazteraino hartzen du, komunikazio-sistemako elementu bakoitzaren ekoizpenaren gainbegiratzea barne.

Teccam pabeiloiaren kanpoaldea

Aurretiko pabilioa

Oraingo Teccam pabeloiaren lehengo aurrealdea

Hasierako ikuspegi orokorra

Proiektuak branding proiektu integral batean esku har dezaketen alderdi guztiak hartzen ditu kontuan, Design Thinking motako metodologia erabiliz. Planteamendu horretatik, analisi-fasea funtsezkoa da, behar bezala definitzeko, ikusizko proposamen hobeak eta funtzionalak planteatzeko aukera ematen digulako, eta erabakiak ondo oinarritutako irizpideen arabera hartu ahal izateko.

Bi prozesu nagusiak honako hauek izan ziren:

  • Benchmarking analisia, modu kualitatiboan aztertuz sektoreko enpresek nazioarte mailan egindako komunikazioa.
  • Naming aholkularitza, bezeroak proposaturiko TECCAM izena erabiltzearen egokitasuna ebaluatuz, bai komunikazio-mailan bai erregistratzeko aukerei dagokienez, nazio eta erkidegoko marka gisa.

Soluzioak

Marka, identitea eta edukiak

Bisualki, sinbolo pragmatikoa nabarmentzen da, deskribatzailea eta sektorearen barruan erraz antzeman daitekeena; hau da, nortasun-sistemaren elementu nagusi gisa jokatzen; pabiloiaren kanpoko irudia, barne-dekorazioa, lan-aldagelak, web gunea, katalogoak,  paper-materiale korporatiboa, besteak beste. Edukien garapena edo brand content ere lantzen da; testuak, irudiak eta bideo korporatiboa sortzea, mezu koherentea eraikitzen laguntzeko, posizionamendu-helburuei jarraiki.

Web gune sortze eta diseinua

  • Hizkuntza anitzeko webgunea, ad hoc eduki-kudeatzailea, Laravel kode irekiko framework-aren bidez garatua.
  • Fideltasun handiko prototipo funtzionalen garapena, bai bisualki, bai elkarrekintzan, eta horrek nabigazio-esperientziaren ebaluazio errealistak egitea ahalbidetu zuen.
  • Dispositiboetara egokitzea, ez bakarrik diseinu responsive teknika konbentzionalen bidez -layout eta bistaratze mailan, “Komunikazio responsive” erabiliz ere, edukiak eta funtzionalitateak, erabiltzaileek gailu mota bakoitzarekin elkarreragiten duten moduaren arabera.
  • HTML5 azken estandarrei jarraiki, informazio-arkitektura eta markaketa semantikoa html mailan.
  • CSS arkitektura, ITCSS eta PostCSS bidez idatzia.
  • Edukiak sortzea; bideoa, irudiak eta testuak, SEO posizionamendu egokirako optimizatuak.
  • Cross browser testing eta web optimizazio auditoretza bat egiten da. Lighthouse bezalako erremintekin, performance, PWA, irisgarritasuna eta SEO datuak lortzeko.

Web diseinua

Teccam web orrialdearen portada
Teccam web orrialdeko proiektuen atalak
Tablet bertsioan Teccam web orrialdeko proiektuen atalak
Telefono mobilaren bertsioan Teccam web orrialdeko proiektuen atalak

Argazkigintza industriala

Poliestirenoz egindako kotxeararen albo bateko pieza baten argazki industriala
Poliestireno eredu baten argazki industriala
Teccamentzat sortutako publizitate-irudien multzoa

Paper eta komunikazio korporatiboa

Teccamen katalogoak, txartelak eta paper korporatiboak

Making of

Teccam-en identitate bisual berriaren aplikazioen making of-a

Proiektu honi buruz zerbait gehiago jakin nahi duzu?

Proiektua partekatu

Zer gehiago egin dezakegu?