Eduki nagusira joan

Geuria, identitatea eta retail diseinua, giltza eskuan

Iharduera arloak

  • Branding-a eta Identitatea
  • Edukiak sortzea
  • Packaging eta Espazioak
Geuria dendaren barrualdea sarreran

Geuria Merkatua promes batekin jaio zen, Eguneroko Bertoko produktuak claim-arekin, izpiritu berritzailea duen elikagaien retail espazio berria non elikadurari buruzko 3 ideia argi dituen produktu sorta bat eskaintzen dion kontsumitzaileari: tokiko produktua, naturala eta arrazoizko prezioaz.

Ikerketa eta branding-estrategia

Brand Creatiersen, branding eta diseinuaren proiektu integrala garatu dugu, hasierako diagnosi-fasetik hasi eta merkaturatze-posturaino, marka bakarra eta eredu komertzial bat sortuz, eta mota honetako proiektu bati eragiten dioten alderdi guztiak kontuan hartuz:

Aurretiko azterketa

  • Merkatuaren eta Lehiakideen diagnostikoa.
  • Egokiak diren kokapenak billatu.

Markaren aholkularitza eta hitzezko zein ikusizko identitatea sortu

  • Artearen egoera berrikusi.
  • GEURIA® marka sortu (izena sortu eta logoaren diseinua).
  • Markaren jabetza intelektuala erregistratu.
  • Unibertso-grafiko eta hitzezkoa diseinatu.

Proiektu sortzailea eta exekutiboa

  • Sormen-proiektuaren garapena, alderdi estetikoak nahiz operatiboak elkartuz; espazioen banaketa, igarotze zirkuituaren planograma, produktuak antolatzeko estrategia, ekipamendu komertziala diseinatu eta/edo hautatzea.
  • Lokalaren dekorazio eta interiorismo osoa.
  • Altzarien ad hoc diseinua.
  • Udal araudia berrikustea.
  • Planoak gauzatzea
  • Obra zuzendaritza.
  • Memoria teknikoa Garmendia Arquitectos-en eskutik.

Irekitzea

  • Jarduera hasi eta geroko jarraipena.
  • Webgunearen diseinua eta garapena.
  • Marketing eta publizitate ekintza ezberdinak burutzea eta gauzatzea.

Ideiak

Nabarmentzeko moduko ideia gisa, zuhaitz forma duten zurezko sei eskulturak aipatu nahiko genituzke, markaren sinboloa gogora ekartzen dutenak eta espazioari berezitasun handia ematen diotenak.

Alde praktikoago batean, "Etiketa berdeak" sortzen ditugu, kontsumitzaileei aukera ematen dietelako kontserbagarririk eta gehigarririk gabeko produktuak identifikatzeko, ontzian informazioa bilatu beharrik izan gabe.

Ilunabarrean Geuria dendaren kanpoaldea
Geuria dendaren barrualdea

Logotipoaren diseinua eta naming-a.

Geuria Merkatua Logotipoa

3Dn barneko eta kanpoko inguruneak birsortzen ditugu, ikuspegi desberdinak simulatzeko eta hasierako faseetan erabaki egokiak hartu ahal izateko

Geuria dendaren 3D ikuspegiak sormen fasean

Aurretiko bozetoak

Zuhaitzen eskulturei eusteko eta argiztapen eta klimatizazio sistemaren kokapena finkatzeko, sabaiko zonei buruzko oharren planoa.

Geuria dendako obraren planoa

Merkataritza altzarien diseinua

Geuria dendako altzarien planoa

Publizitate irudia sortzea

Mahala publizitate behia eraikitzeko argibideak

Markaren unibertso bisualaren elementuak eta marketineko ekintzak

Geuria Merkatua-ri zuzendutako marketin ekintza desberdinak

Lanaren aurretiko lokala eta argazkiak

Obraren argazkiak

Proiektu honi buruz zerbait gehiago jakin nahi duzu?

Proiektua partekatu

Zer gehiago egin dezakegu?