Eduki nagusira joan

Euskal nortasuna, globala eta digitala

Iharduera arloak

  • Digitala
  • Branding-a eta Identitatea

Basque Global Network 2016. Urtean Eusko Jaurlaritzaren eskutik sortutako sare soziala da, Sphiral eta Xupera enpresekin elkarlanean, mundu osoan euskal komunitatea konektatzea helburu duena. Nazioartekotze 2020 Esparru Estrategian integratutako proiektua: Basque Country estrategia.

Brand Creatiersetik, ikusizko identitatea garatu dugu, plataformaren diseinua interfaze mailan eta front end garapena.

Basque Global Network interfazea

Hasiera-hasieratik ikusi genuen lurralde bisual bat sortu behar zela, eta gai izan zitekeela izaera unibertsala transmititzeko, bai aplikazioarena eta bai euskal nortasuna. Logoaren diseinuak izpiritu global hori adierazten du, mundu osoan zehar  Euskal Herriko ikurrinaren koloreak hedatzen dituen efektu baten bitartez.Non basque hitz-markak izaera soila eta erakunde izaera daukan eta S hizkiak euskal ikonografiaren aintzinako lauburuari keinu bat egiten dion.

Interfazearen diseinua, dagoeneko sare soziala ezarrita zegoenean JomSocial (Open Source Social Networking for Joomla) plataforma kontuan hartuta egiten da.Front end garapena CMS-en lehenetsitako gaia pertsonalizatzea da CSS eta irudien mailan, geruza bisualaren integrazioa plataformak eskaintzen duen oinarria eta funtzionaltasunak errespetatuz.

Basque Global Network eten gabe hazten ari den sare bat da gaur egun, mundu globalean euskal komunitatearen arteko harremanak bultzatzen laguntzen duena.

Hasierako sormen kontzeptuak

Proiektu honi buruz zerbait gehiago jakin nahi duzu?

Proiektua partekatu

Zer gehiago egin dezakegu?